XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Igandean hasten dira San Praixkuak Aginagan Xabier EIZAGIRRE.

Igande honetan hasita zazpi egunez luzatuko dira Aginaga auzoan San Praixku jaiak egitarau bete batez: bihar bertan goizeko 9etan probintzi mailako plater tiraketa ospatuko da.

Goizeko 10etan berriz meza nagusia, eta ondoren Zarauzko abesbatzaren saioa.

Nahiz eta egitarauan ezer ez azaldu, astelehenean atseden egun bat ospatuko da.

Asteartean berriz buruhaundiak eta trikitrixa izango dugu Edurne eta Olatzen eskutik, arratsaldeko 8rak aldean.

Asteazkenean Praixku eguna Asteazkenean ospatzen da jaietako egunik garrantsitsuena, San Praixku eguna.

Egun horretarako, aginagatarrak etxea lehiotik bota eta ondorengo egitaraua egin dute.

Goizeko 9tan esna deia. 11etan Herrimeza.

Ondoren Zaharren hamaiketakoa izango delarik.

Arratsaldeko 5etan Gazteen seta izango da (Zaku karrera, lokotxak, zakua jaso, txingak eta korrika).

Ondoren Soka tiran egiteko aukera izango da, lau taldeen artean.

7tan Sardina eta sagardo banaketa. 8retan buruhaundiak.

Ondoren Trikitrixaz alaiturik, Edurne eta Polatza herriko trikitilariekin.

Eta bukatzeko Egan taldearekin dantzaldia.